XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Argi hura haur sortu-berri baten echurretik egina izaten omen da (hala erraten zuen gure aita zenak...) eta aize eman eta ere ez omen da hiltzen.

Argi hura hartu'ta goan zen lehenik aitatchiren eta amatchiren ganat ohoina eta lo zurrunkan atcheman zituen.

Gero goan zen neskatcharen ganbararat.

Alegia lo hura ere, lo zurrungan zagon; bainan mesfidatu zen gure ohoina eta argiaren bizpahiru chorta bota ziozkan neskatchari bularren gainerat.

Neskatchak denak sofritu zituen, lo balitz bezala.

Orduan ohoinak on ziren etcheko puska eta diru guziak bildu-eta, denak ekarri zituen beheiti, atearen barneko alderat.

Bera atera zen kanporat, laguneri chichtu egin zioten ekarrarazteko.

Nola neskatcha ez baitzagon lo, bi saltoz jautsi beheiti eta atea etsi zuen brau gakoz, barnetik.

Ohoina etorri zenean, erran zion: Ai, debruen bugresa, banian beldurra ez hintzela hi lo...

Ekarran argi hori hunat.

- Ez dut hiltzen ahal.

- Sartzan hautsean hilen dun gero

Neskatcha, bere argia pichtu'ta, goan zen goiti, eman zuen ohoinaren argia hautsean eta hil-eta ekarri zuen beheiti.

Hartu zuen ere aizkor bat, gogoan pasatua baitzuen zer egin behar zuen.

Atean baitzen gatuen pasatzeko chilo ttiki bat, erran zion ohoinak: Ekarran zilo hortarik

- Ori, har zazu, horra non den barneko aldean erran zion neskatchak, ongi pentsatzen baitzuen eskua kanpoan eman'ta, zerbeit eginen ziola.

Eskua sartzen du ohoinak haren artzeko eta neskatcha erne baitzagon, eskua hedatu duenean, pikatzen diozka erriak ondotik kraska eta badoa ohoina marraskaz: Ai, bugresa, nik egin nahia hik egin dautan!.

Orduan badoa neskatcha aitatchiren eta amatchiren ganat; erraten diote: Horra, ni ez naizela tronpatu, ohoina zela hura.

Jeiki zaizte eta ikus zatzue diru eta on zien etcheko puska guziak non dituen ekarriak ate-gibelerat.

Harritu ziren eta argitu zuenean eman zituzten beren tokietan beren puska guziak.

Handik denboraren buruan etorri zitzaioten jaun aberats baten gisa bezti gizon bat; amerikanoa zela erran zioten eta (...).